XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); hil zuen, bihotza atera eta Erreginari eraman zion, bere obedientziaren adierazgarri gisa.

Sukaldariak gatza bota eta egosi zuen bihotza, eta emakume maltzurrak jan egin zuen Edurne Zuriren bihotza zelakoan.

Neska gajoa, baso sarri hartan bakarrik geratu zenean, erabat beldurturik zegoen, orriei begira, zer egin ez zekiela.

Orduan, harri puntazorrotzen gainetik eta arantza artean korrika ekin zuenean, piztiak bere aurretik pasatzen ziren, baina ez zioten ezertxo ere egiten, eta korrika jarraitu zuen bere oinak makaldu eta zutik irauteko gauza izan ez zen arte.

Ilunabarrean etxe txiki bat ikusi zuen, eta atseden alditxo bat egitera sartu zen.

Txikia zen dena etxetxo honetan, baina zeinen garbia eta txukuna zen ez dago esaterik ere.

Zapi zuriz estalitako mahaitxo bat zegoen, eta honen gainean, zazpi platertxo, eta plater bakoitza bere goilare, labana eta tenedorearekin, eta zazpi kopatxo.

Horma aldean zazpi ohetxo zeuden, elurra bezain maindire zuriekin.

Edurne Zurik, hain goseturik zegoenez, eltzeko eta ogi pittin bat jan zuen platertxo bakoitzetik, eta ardo ttantta bat edan zuen kopatxo bakoitzetik, dena bati bakarrik ez bait zion kendu nahi.

Gero, hain nekaturik nola zegoen, ohetxo batean etzan zen, baina ezin zuen bere neurrikorik aurkitu: bata luzeegia zelako, bestea motxa zelako; azkenik, zazpigarrena ongi zetorkion; hementxe etzan eta, Jainkoari gaueko otoitzak egin ondoren, loak hartu zuen.

Erabat ilundu zuenean, etxetxo hartako jabeak heldu ziren.

Zazpi iratxo ziren, mineral bila mendian zulaketa lanean ibiltzen zirenak.

Beren zazpi krisailutxoak piztu zituzten eta orduan konturatu ziren norbait han egona zela, (...).